Pinttok izugarri maite du reggae musika! Bere gitarra soinean hartuta, Kingstonera abiatu da, Jamaikara. Han, gitarra jo, abestu eta dantzatu egin du, ska, rocksteady eta dub estiloen erritmoan! Eta kontzertu batean ere hartuko du parte... Paregabea, gure Pintto!
Pintto zirkuaren aurretik igaro da. Hara! Musika! Gaur gaueko saiorako entsegua da. Fanfarrearen soinu guztiak entzungai.
Pinttori izugarri gustatzen zaio zinema. Egun batean, ametsetan, aktore bihurtuko da, eta cowboyaren, superheroiaren eta izarretako zaldunaren rolak jokatuko ditu. Magikoa da, benetan, zinema! Entzun musika-doinuak, eta zinemaren munduan murgilduko zara zeu ere!
Bronxeko espaloien gainean, Pinttok breakdance dantzariak aurkituko ditu akrobazia izugarriak egiten. Haiekin batera, hip hoparen unibertsoa ezagutuko du: rapa,scratcha, aho-perkusioak eta grafitiak... Hori martxa, hori! Sakatu ikonoaren gainean, eta entzun hip hoparen doinuak.
Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai.
Pintto zirkuaren aurretik igaro da. Hara! Musika! Gaur gaueko saiorako entsegua da. Fanfarrearen soinu guztiak entzungai.
Nauterietan iritsi da Pintto Veneziara: mozorroak, dantzariak eta musikariak, gondolak eta kanalak daude nonahi. Baina, beste guztiaren gainetik, Vivaldiren musika da nagusi.
Irakurtzeko istorio bat eta Vivaldi handiaren 16 doinu entzungai.
Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai!
Pinttori asko gustatzen zaio Untxi adiskidearekin batera Mozarten musika jotzea, baina, batez ere, hiriko musikariei entzutea atsegin du. Gainera, musikaren eguna da gaur Parisen!
Mozart handiaren soinu guztiak entzungai.
Pintto eta Bakary zebra Afrikara joan dira, eta altxor handia aurkitu dute han: musika-tresnak! Musikaz betetako bidaia, hantxe egon izan bagina bezala. Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai. Sakatu ikonoaren gainean, eta entzun musika afrikarra.
Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai!
New Orleans jazzaren hiriburua da. Pinttok bere saxofoia eraman du, eta laster adiskide berriak egiteko itxaropena du!
Jazzaren soinu guztiak entzungai.
Pinttok disko musikako dantza-lehiaketa batean parte hartu behar du New Yorken. Erritmo azkarrak eta janzkera zoroak: ziurtatuta daukazu dantzatzeko giro bikaina! Ezagutu Pinttorekin disko musikaren erritmo zirraragarriak.
Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai. Sakatu ikonoen gainean eta entzun disko musika.
Pintto rockzale amorratua da, eta, gitarra hartuta, Londresera joan da, rockaren hiriburura. Bere ametsa bete nahi du: disko bat grabatu nahi du! Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai. Sakatu ikonoaren gainean, eta entzun rockaren musika-tresnak. Bene-benetakoak dira!
Pintto eta Kattalin Parisko Operara joan dira, eta galdu egin dira berehala toki zoragarri horretan. Operaren barrualdea ezagutzeko eta musika ederra entzuteko aukera paregabea!
Hona hemen Pintto gure lagun musikazalearen oroitzapenen albuma. Irakurri bere koadernoa. Pinttok bere bidaien, lagunen eta abentura musikalen argazkiak itsatsi ditu bertan; bere oroitzapenik ederrenak dira!
12 abesti eta 12 doinu ezusteko. Sakatu ikonoen gainean eta entzun doinuak.