´Heldu garen guztiak´ liburuak ume aniztasuna aurkezten du, eskola egun batean, jatorri oso diferenteko haurrak elkartzen dira elkarri lagunduz ikasten modu zoriontsu batean, jokoak, abestiak, zaporeak eta dantzak konpartituz. Aniztasun hori nabarmena da ikasleen fisonomia eta kolorean, bakoitzak badu bere ama-hizkuntza eta bere herri ohitura. Antonio Rubiok aberastasun hori lerro eder eta bereziz gaztelaniaz sortutakoa, Joseba Sarrionandiak maisuki ekarri du euskarara eta gure inguruetara. Ikasgela honetan, Asiako, Afrikako, Ameriketako, Zentroeuropako umeak biltzen dira. Paralelismoa proposatzen da, itsasoko arrain bidaiariekin edo zeruko hegazti migranteekin konparatzen da haien askatasuna, ez baitu mugarik. Mundu elkartuago eta igoalitarioagoaren aldeko kantua da hau, eta Maria Girónen ilustrazio ederrekin osatzen da. Aniztasunak paleta kromatiko baten antza hartzen du. Eszenak dinamikoak dira, perspektiba diferentekoak, erretratuak errealistak eta adierazkorrak diren artean.
«Artistak gara gu» Cañada Realen gertatzen da, Europa guztiko txaboladi handienean. Gune marjinal horretan kokatzen du Maria José Florianok bere ipuin hunkigarria, bertako milaka pertsonen errealitate gogorra literatura bilakatuz haurtzaroaren begirada samur, ezti eta sortzailearen bitartez. Ezinbesteko obra bat, ausarta eta gizartetik baztertutakoekin konprometitua, inguru horietan bizi diren haurrei ahotsa ematen diena, eta aspalditik datorren problematika agerian jartzen duena, eraikinen desegitea eta familien birkokatzea tartean direla. Nabarmentzekoa da protagonistek eguneroko bizitzari ematen dioten dimentsio metaforikoa, arrisku egoeretan zirkuko jolasak eginez eta izaera ludiko hori helduen mundura ere zabalduz, biziraupenaren eta legalitatearen arteko tentsioan. Baliabide eza gorabehera, erresilientzia eta itxaropena duten umeak dira, daukaten gutxia irudimena lantzeko erabiltzen dutenak, haien ametsak, emozioak, dudak eta ilusioak proiektatuz aldi berean. Federico Delicadoren ilustrazioek, detaile legorikoz beterik, bikain osatzen dute testua, errealitatera ekarriz hitzen dimentsio sinbolikoa.